Xabiaram

Koordinater 802

Uploadet 15. januar 2019

-
-
1.204 m
474 m
0
4,9
9,8
19,5 km

Vist 283 gange, downloadet 18 gange

tæt på Leitza, Navarra (España)

(2018-09-30)

Ibilbide hau Leitza herriko plazatik bertatik abiatu dut, hemendik herriko hilerriaren ondotik doan aldapan gora Santakruz aldera igoz, hemen baseliza, borda eta abarreko inguru polit bat dago. Senda maldatsua dago aurrerako zati honetan baina ez da luzeegia, eta laister iristen gara goiko pistara, haize-erroten ingurutik doana. Bidea pistatik egin beharrean hau gurutzatu eta zelaian zehar doan bideska hartu daiteke. Belardi zabalera heltzen gara, ardi eta behor ugari ikusi daitezkelarik bertan.

Jadanik eguneko lehen tontortxoa egiteko aukera, Aritz (1038m) eta jarraian Ansolitzaundi (1056m), biak Leitzako barrutian. Ordu pare batean aise egiten da hona arteko bidea. Aurrera jarraituz hesia gurutzatu eta Basaburua herriko barrutian sartzen gara, hemengo larreetan behiak ikusiko ditugu asko, trikuharri ikusgarri bat ere berehala, Kornieta (1081m) mendiaren hego magalean, eta jarraian bertan mendiaren tontorra, biak dira egin beharrekoak. Esan behar Kornieta mendiak ez duela postontzirik. Gandorrari jarraituz Zuperrori (1165m) mendiaren aldera egin dut, hau aukeran tontorrera igo daiteke edo lepoan Ireber (1208m) aldera hartu zuzenean, nik bigarrena egin dut. Bizkar luze eta zelaitsu bat zabaltzen da (ia 2 km) tartean Launtze (1195m) gain belartsua duela. Azkenean Ireber mendiaren oinetara iristen gara, hemen ere trikuharri ikusgarri bat topatuko dugu bidearen ondoan bertan (Bi Ahizpen Sepulture edo Leizegi izenekoa) eta azken maldan gaude jadanik. 4 bat ordu eta 1000m-ko desnibela duen ibilbidea lasai hartuta.

Zerbait jan, atsedena hartu eta itzulera bidea hasieran Zuperrori aldera arte etorriko bideska beretik eta aurrerantzean, Kornieta gandorraren iparreko sendatik jeitsi naiz ni, zuzenean hasierako Santakruz eta Leitzara daramana, bide polita zati zelaitsuak eta pagaditsuak tartekatuz. 2 ordu eta erdiko itzulera.

Track hau ez da GPS gailu batez grabatua izan, baizik eta maparen gainean marraztu da, hortaz bere zehaztasuna gutxi-gorabeherakoa da. Erabiltzea nahi duenak bere arrisku eta erantzukizunez egiten du.
Building of interest

Leitza, herriko plaza, hasiera puntua

Kryds

Bidegurutzea

Archaeological site

Belarzinketa zutarria

top

Aritz (1038m)

top

Ansolitzaundi (1056m)

Archaeological site

Kosabel tumuloa

Archaeological site

Agorriz trikuharria

top

Kornieta (1081m)

top

Launtze (1195m)

Archaeological site

Bi Aizpen Sepultura trikuharria

top

Ireber (1208m)

Kryds

Bidegurutzea

Building of interest

Leitza, herriko plaza, amaiera puntua

Kommentarer

    Du kan eller denne rute