Mikel Oz

Tid  4 timer 14 minutter

Koordinater 1082

Uploadet 16. august 2019

Optaget august 2019

-
-
402 m
349 m
0
2,8
5,7
11,34 km

Vist 19 gange, downloadet 0 gange

tæt på Pitillas, Navarra (España)

Pitillasko Aintzirari itzuliaren ibilbidea aurkeztuko dut oraingoan. Ibilbide laua eta zailtasunik gabekoa. Igoera bakarra Santo Domingoren baselizarakoa da.

Ibilbide honetan natura eta ondarea elkartzen dira. Pitillaseko aintzirako Erreserba Naturaleko fauna ezberdina ezagutzeko aukera izango dugu eta baselizatik ermu zabal baten behatoki naturalaz gain aztarna historikoak ditugu. 11 km baino apur luzeagoa da.



Ibilbidea eta altimetria.









Ibilbidearen hasiera Santo Domingo baselizaren azpiko aldean izango dugu. Baina ibilbide zirkularra izanik, behatokian edo errepidetik gertu ere hasi daiteke.

Baselizaren bisita bukaerarako utziko dugu, bereziki ibilbide osoa egin ostean, egindako bidea behatzeko aukera ona dela uste dugulako.

Baselizara igotzeko pistaren aldamenean kotxeak utzi eta pistatik, ezkerreko aldetik, beherantz abiatuko gara.



 Sabasaneko Santo Domingo baseliza muino edo kaskoaren goian ikusgai.



 Pistara irten eta ezkerretik beherantz abiatuko gara.











 Trokara iritsi eta hau gainditu bezain pronto, ezkerreko lurretik jarraituko dugu. Aukeran da traokara iritsi aurretik ezkerreko pistatik abiatzea ere. Kontutan izan zein baldintzetan topatu egiten duzuen ibilbidea. Lurrak ereindutan badira, bazterretik joan beharra dago eta lohia topatzekotan, akaso aurreko pistatik ibiltzea, trokaren aurreko aldetik errezagoa izan daiteke.



 Gaurkoan lurrak ereindutak daudenez, bertatik joatea erabaki dugu.







 Pista batetara aterako gara. Trokaren bertze aldeko aukera hartzen bada, pista honetara aterako zarete ere. Zuzen jarraituko dugu Erreserba Naturaleko mugetara hurbildu arte.



















Erreserba Naturaleko mugara iristean, metalezko hesi bat ikusgai izango dugu.

Eremu honen inguruko informazio orokorra turismonavarratik:

"Zikoinak, antzarak, arabazozoak, murgil handiak, txori zezenak, zingira-mirotzak, erlatxoriak, ainarak... ehunka hegazti gozo-gozo doaz hegan Pitillasko Aintziran. Naturak oparitu digun mosaiko ederra da eta koloreek, mugimenduek eta soinuek lasaitasunez beteko ditu zure zentzumen guztiak.

Naturgune hau Nafarroako Erdialdean dago Iruñetik 60 kilometrora eta Pitillastik hirura. Erreserba Naturala da, Hegaztien Babesgune Berezia eta Nazioarteko Hezegune Garrantzitsua, ekologiaren aldetik duen balio handiaren erakusgarri. Hiru bidexka autogidaturen bitartez, aukera izanen duzu 216 hektareako urtegi natural hau ezagutzeko.

Uxueko mendiaren magalean, Pitillastik 3 kilometro hego-ekialdera, estepa moduko paisaiaren erdian ageri da Pitillasko aintzira, Nafarroako urtegi naturalik handiena: 216 hektarea ditu luze-zabaleran eta gehienez hiru metroko sakonera. Errepide asfaltatu batetik ikusten da eta, haraino iristeko, Pitillas pasa eta pista bat hartuko dugu 4. kilometroan.

Erreserba natural hau ehun bat espezieren aterpea da, hau da, Nafarroan dabiltzan hegazti espezie guztien herena ia. Horrek esan nahi du Nafarroako bigarren urtegi naturala dela hegazti habiagileen aniztasunari dagokionez, eta lehenbizikoa, berriz, hegazti migratzaileen pausalekuari dagokionez.

Berez sortutako aintzira da, baina mendez mende giza jarduerak aldarazia. Aspaldian, ureztapen-ura gordetzeko erabili zen, eta XVI. mendean presa bat eraiki zitzaion. Hirurogeiko hamarkadan, inguru hori lehorrarazi zuten nekazaritzarako erabiltzeko, baina gazitasun handiko bazter idor-idorra denez, 1976tik hona lehengoratzen utzi dute, berezko bilakaeran.

Uxue mendiko errekek dakartzaten urek hornitzen dute aintzira, eta lezka hostoestuak eta lezkak hazten dira gehienbat. Baina naturari begira, han dabiltzan hegazti taldeek ematen diote garrantzia. Makina bat hegazti negutar ikusiko dituzu, besteak beste: basahatea, ipar-ahatea, ahate txistulariak, ahate mokozabalak, murgilari arruntak, zertzetak, zingira-mirotzak, mirotz zuriak eta antzarak.

Lezkadian habia egiten dute martxotik ekainera, koartza hauskarek eta gorriek, basahateek, ipar-ahateek, kopetazuriek eta zingira-mirotzek. Baina txori zezenak, hegaberak, zankaluzeak eta lezkari karratxinak ere asko eta asko badabiltza. Era berean, badira hegaztiek jaten dituzten anfibioak, narrastiak eta intsektuak, eta han ere erbinudeak, azkonarrak, katajinetak, azeriak eta basurdeak bizi dira.

Hegaztien behatokia muino baten gainean dago eta handik oso ongi ikusten da aintzira. Behatokian badira panelak, material grafikoa eta ikus-entzunezkoak, aintziraren ezaugarrien berri emateko.

Halaber, prismatikoak eta teleskopioak ditu hegaztiak identifikatzeko, eta 3 ibilbide autogidatuak egiten lagunduko dizuten gidaliburuxkak ere bai. Lehenbizikoak kilometro bat du eta aukera emanen dizu hezegunearen hegaztiak eta landareak ezagutzeko; bigarrenak 5 kilometro ditu eta aintzira urez hornitzen duten errekak erakusten ditu; hirugarrenak, azkenik, lakua eta Pitillas lotzen ditu 3 kilometroko ibilbidean.

Edozein urtaro ona izaten da naturgune hau ikustera joateko; baina hegaztiak ikusi nahi badituzu, komeni da neguan joatea; bestalde, martxotik ekainera komenigarria da bestelako ibilbideak egitea, hegaztiei eta beren txitei trabarik ez sortzeko. Udaberritik abuztura, koartza gorrien hegaldi dotoreez gozatzeko parada izanen duzu, bai eta haien lumaje gorriztaz eta belzkaraz ere. Bitartean, maiatzeko ilunabarretan, txori zezenen marru sakona entzunen duzu."

Ezkerreko aldetik jarraituko dugu, lezkak eskuinetik jarraitzeko bidea nahiko ertsia bai dute.











 Erreserbako mugen barnean ageri den oroigarria.



 Heziaren aldamenetik jarraituz, pistatxo baten hasierara iritsiko gara. Bertan eskuin aldetik, hesiatik jarraituko dugu Erreserbari itzulia emanik.















 Euria egin badu, zati hau lohiaz beterik egongo da, beraz kontuz.



 Pista batetara aterako gara eta hesiaren aldamenetik altuera txikiko behatoki natural batetara gerturatuko gara, hezeguneko ur eremutxoaren zati bat ikusteko eta bertan animali ezberdinak ikusgai izango ditugu.











 Berriz ere pistara atera eta zuzen jarraituz, Pitillas eta Santa Cara herriak elkartzen  dituen errepidera aterako gara.











 Errepidetik eskuinera bideratuko gara. Zatitxo hau erreopidetik egin beharko dugularik.



GEHIAGO IRAKURTZEKO:
https://mendikosterak.blogspot.com/2019/08/pitillasko-aintzirari-itzulia.html
Errepidetik atera eta eskuinetik hesia segi.
Behatokia. Animaliak ikusteko puntua.
Presaren bukaeran dagoen behatokia. Garai batean pasealekua zuen.
Pistatik baztertu eta altuera txikiko tokian behatoki naturala daukagu.
Aintziraren inguruko informazio zentroan behatokiaz gain informazioa bildu daiteke.
Izen honetako azienda biltzeko eraikina.
Pitillas eta Santacara arteko errepidera atera eta eskuinetik jarraitu.
Pistara atera eta ezkerretik beherantz segi.
Troka igaro eta ezkerretik lurren ertzetik segi. Aukeran dago troka zeharkatu aurretik ezkerreko pistatik egitea.
Pistara iritsi eta eskuinetik hesiaren aldamenetik segi.
Zuzen jarraitu pista.
Korralizarantz, eskuineko pista segi.
Kotxeak Baselizaren azpiko pistan utzi eta ibilbidea bertatik hasi
Erreserba naturalaren mugetara iritsi eta hesiaren aldamenetik ezkerrerantz.
Informazio ohola.
Aparkalekutik ezkerretik presara bideratu.
Pistara igaro eta zuzen jarraitu.
Pista gurutzatu eta zuzenean trokaren ertzetik segi.
Aintzirako presa.
Historia aurretik erabilitako muinoan, erromatarrek eraikinak osatu eta erdiaroan gaztelutxoa, azkenik baseliza batean bilakatua.
Pista batetara iristean topatuko dugun zutoina.
Bidean topatuko dugun zutoinetariko bat.

Kommentarer

    Du kan eller denne rute