Tid  4 timer 3 minutter

Koordinater 986

Uploadet 14. april 2013

Optaget april 2013

-
-
869 m
411 m
0
2,1
4,3
8,56 km

Vist 4911 gange, downloadet 204 gange

tæt på Ugaran, País Vasco (España)

Arantzazura igotzeko aldapan 5 km falta direla, eskubira bidegurutzea dago Araotzera joateko. Ibilbide hau auzo horretatik abiatzen da. Hasi orduko desnibela nabarituko da Santakrutz Baselizaraino. Altura hartzen joan ahala bista hobeagotzen doaz.

Baselizara iritsi baino lehen Informazio taularen atzekaldean ur-bide bat pasatzen da. Ur freskoa eta edangarria tratatu gabe baldin badago ere. Baselizara iritsi, arnas pixka bat hartu, inguruenari begirada bat eta hurrengo helburura: Orlatzategi tontorrera. Hurbil dagoela badirudi ere, haurrekin bazoazte, bere deboratxoa behar du, baina ibilbide erraza da, aldapa azken txanpan bakarrik aurkituko dugu eta ez da gogorra.

Goitik Urkulu urtegiaren ikusmira pribilegiatua eta tontorretik amildegia bi pausotara. Ea zenbat denboran ausartzen zaren handik begira!

Aitzulotik Zubia auzora eta handik berriro ere Araotzera. Aldapa behera baina gogorra. Ibilbidea oso luzea ez bada ere, buelta osoa betegarria da eta asko egin izanaren inpresioarekin geratzen da bat.

Bide guztian txoritzarrez lagundua egiten da.
Hau ere harrigarria!
Harrigarria.
Bitxia bordaren atzekaldea.
Panelen atzean, "loseta" batzuren azpian kanala ur edangarriarekin.

Kommentarer

    Du kan eller denne rute