zesar

Tid  8 timer 37 minutter

Koordinater 2398

Uploadet 20. februar 2017

Optaget februar 2017

-
-
585 m
325 m
0
9,8
20
39,19 km

Vist 1658 gange, downloadet 14 gange

tæt på Puente la Reina, Navarra (España)

Ibilbide zirkularra: Gares-Argurutz-Arnotegi-Montarraga-Eneritz-Añorbe-Tirapu-Olkoz-Ukar-Adios-Uterga-Muruzabal-Obanos-Gares.

Iruña Merindadeko ibarra da Izarbe. Nafarroko hiriburutik mendebalderuntz 20 kilometrora dago. Hamaika herrigune banatzen dira ibarraren lur eremuan Gares eskualdea osatuz. Horietatik biztanleri gehien duena Gares da. Ekialdetik mendebaleruntz ibarra zeharkatzen duen Robo erreka eta Arga ibaia elkartzen diren lekuaren inguruan kokatzen da Gares.

Herriak eta mendiguneak bisitatzeko asmoarekin preparatu nuen tracka. Aurreko egunetan erruz egin zuen euria eta eragina haundia izan zuten mendi bideetan non tramo batzuk erabili ezinak geratu ziren. Planak aldatu eta ahal nuen bide erosoenetatik igaroz buelta turistikoagoa egin nuen mendi zeharkaldiak beste baterako utzita.

Ala eta guztiz arazoak izan nituen. "Camino de las Salinas"etik pasa ta gero Santo Domingo baseliza dagoen muinoaren iparraldetik Eneritz aldera jo nuen.. Maldaren erdialdetik zeharkatuz doan lur pista batean sartu nintzen, aldapa gutxikoa eta zabala. Hasieran erosoa ematen zuena lokazti jasangabea bihurtu zen segidan. Hiru kilometro eskas egiteko ordu bete luzea behar izan nuen. Bizikleta bultzatuz eta tarteka buztin itsaskorra bizikletatik eta anketatik ahal nuen bezela garbituz. Buelta osoan baino izerdi gehiago bota nuen hemen. Beste lokatz guneak bidea egin ahala saiestu nituen alternatiba garbiagoak aurkituz.

Eskualde hontan enerjia berriztagarrien apustua egin zuten aspaldian. Parke eoliko asko ikusten dira ibarraren Hegoaldean dauden Nekeas mendi muinoetatik Iparran dagoen Erreniega mendiguneraino. Edozeinek imagina dezake Izarbeko Naturari ez diotela batere mesederik egin. Zerumugak aldatu egin zioten baliara polit honi. Ala ere naturgune baliotsu asko mantendu dute oraindik, pinudiak, artadiak eta makaldien erreka basoak ("txoperak") besteak beste. Jauregi, eliza, gotorleku eta beste monumentu ikusten dire herri zar horietan non Donejakue bidearen garrantzia ikusten da ere bai. Labore lur sail haundiak daude, mahastiak (Ardoren Ibilbidea pasatzen da ibarratik), olibadiak eta zainzuri sailak besteak beste, horietako asko ureztatuak, Nafarrako Ur-Kanal haundia baliaratik pasatzen bait da.

Bizikletaren gainean ibilbidea osatzeko markatzen duen denbora baina askoz gutxiagokoa da, lau ordura iritsi gabe. Herriak bisitatuz ibili nintzelako alde batetik eta bestetik Ukarreko lagun batearen etxean dexente luzatu zen bazkaria, GPSa ez nuen itzaldu bitartean.

Edozein urtaroa bisitatzeko moduko lekua da Izarbe ibarra. Hori bai, mendi txirrinduarekin ibiltzeko asmoa izan ezkero hobea da lurraren azalean hezetasun gutxi dagoen garaietan joatea.
Waypoint

Adios

Waypoint

Añorbe

Kryds

Camino de Las Salinas

Camino de Las Salinas
Bro

Nafarroko Kanal Haundia

Kryds

Arnotegiko igoera

Kryds

Donejakue bidea Muruzabal

Santiago
Kryds

Donejakue bidea1

Santiago
top

Arnotegi

Waypoint

Adiosera bidean

Kryds

Eskubik Donejakue bidea-Gares

Waypoint

Eskubitik

Santiago
Kryds

Eskubitik Donekakue bidea

Santiago
Kryds

Eskubitik Ukar

Kryds

Eskubitik Uterga

Kryds

Esubitik Olkoz

Carretera sin pavimentar
Kryds

Ezkerretik

Carretera sin pavimentar
Kryds

Ezkerretik Eneritz

Carretera sin pavimentar
Kryds

Ezkerretik Olkoz

Carretera sin pavimentar
Kryds

Ezkerretik lokatz bidea

Carretera sin pavimentar
top

Argurutz

531 m
springvand

Ukar/Iturria eta aska

Waypoint

Ukar

Edificio
Waypoint

Muruzabal

Na-6016
Kryds

Na-6010 errepidea

Na-6010
Waypoint

Obanos

parkering

Gares

Waypoint

Tirapu

Waypoint

Ukar

Waypoint

Uterga

Kommentarer

    Du kan eller denne rute