Vær den første til at klappe
Vist 36 gange, downloadet 0 gange
tæt på Bedous, Nouvelle-Aquitaine (France)
Zeharkaldiko etaparik motzena Larrain-en (Larrun) ez genuelako lotarako tokirik aurkitu. Etapa erraza dela uste duenak begira dezala desnibela. Mendate bat igotzen den arren bidaiako desnibel gehien pilatzen duen igoera da. 27 km-ko bidean lepo ezberdinak igotzen joango gara eta karteletan dagoen informazioak ez dio justiziarik egingo errepidean aurkitzen dugunari. Euskal Herrian ohikoan diren portzentaiak ikusten hasiko gara, 10tik gorakoak nahi baino gehiagotan. Houratate igo ostean atseden hartzeko zati bat izango dugu, jertsera batez lagunduta. Labays bidean aurkituko ditugu %12-15eko maldak, hemen, errepide nagusiarekin bat egingo dugu igoera goxatuko den arren amaieran berriz ere malda oso gogorrak aurkituko ditugu. Igoera zinez gogorra den arren gabiltzan inguruak arinduko ditu min guztiak, zalantzarik gabe zeharkaldiko tokirik ederrenak baitira.
Kommentarer