Vær den første til at klappe
Vist 61 gange, downloadet 3 gange
tæt på Cabadour, Occitanie (France)
Zeharkaldiko etapa nagusia bai kilometroz bai desnibelez.
Eguna ondo hasteko Tourmalet mitikoko 17kmak igotzea tokatzen da. Atseden gunerik ez duen mendate honetan helburuak pixkanaka jarri behar dira, Gripp lehenengo, tunela gero, La Mongie ondoren eta azkenik gailurra. Goia garaiz ez bada harrapatzen bertan argazkia ateratzeko pazientzia edukitzea komeni da. Jaitsieraren inguruan ezin gehiegi esan aurretik zioan kamioak markatu baitzuen erritmoa, baina Luz St. Sauveurretik aurrera pedalei eman behar zaie aurrera egiteko.
Bide honetan geratu eta jatea komeni da eguna luzea izango baita, beste aukera bat da Larunsen geratzea Soulour igotzen hasi aurretik. 20Km dituen mendate honek bi zati ezberdin ditu, hasieran pendiz gogorrak ditu, beroak eta trafikoak are eta gehiago gogortuz. Gero ordeka zati bat edo beste ere aurki daiteke, baita ere bizikleta atzerantz bultzatzen duen une bat. Paisaia aldetik zeharkaldiko tokirik ederrenetako dela esan daiteke. Arrensetik gora berriz ere gauzak serio jartzen dira Soulorreko gainera iritsi arte. Hemen taberna bat baino gehiago daude indarrak berreskuratu nahi badira. Aubisque-ko gailurrera iristeko lehendabizi 2 km jaitsiera egingo da, ondorengo 6rak nahiko erosoak diren arren azkenekoek mendate garrantzitsu bat igotzen ari garela gogoraraziko digute. Hemen ere para bat taberna aurkitzen dira eta oroigarrien denda ere bai bizikleta erraldoi eta paisaia liluragarriak ahaztu gabe. Larunserako jaitsierak hasieran errebuelta itxi batzuk dituen arren ez du zailtasun gehiago aurkezten.
Bielle arte dauden kilometroak erraz egiten dira beherako sasiordekan baitira. Hemen eguneko azken zailtasuna izango dugu Maire Blanque, kilomtero asko ez dituen arren (aurreko biekin alderatuta) zati oso gogorrak ditu. Igoera honek ere bere atseden tartetxoa du 6-7km inguruan, baina hasieran malda oso gogorrak aurkitzen dira. Atseden gunearen ostean berriz ere igotzen hasten da eta hemen ere zati oso gogor bat aurkitzen da gailurreko kartela sekula iritsiko ez balitz bezala. Eguneko azkena izan arren ez dio edertasun kentzen mendate honi.
Escot-earko jaitsiera azkarra eta erraza da, hemendik Bedouserako bidean gora-behera batzuk izan arren arazorik gabe egiten da merezitako atsedena hartze aldera.
Kommentarer