← En del af GR99: EBRO

 
-
-
395 m
250 m
0
25
49
98,04 km

Vist 312 gange, downloadet 2 gange

tæt på Mendavia, Navarra (España)

https://www.mapa.gob.es/es/desarrollo-rural/temas/caminos-naturales/caminos-naturales/sector-noreste/ebro/default.aspx

https://www.bikemap.net/es/route/2210700-5gr99-mendabia-tutera/

https://www.flickr.com/photos/93622198@N06/sets/72157634431467526/with/9184029883/

Txirrindularako, BTT, moldatutako bidea, alforjekin. Oinarria GR99a hartu genuen, beste batzuen esperientziengatik eta unean-uneko egoerekin moldatu genuen bidea, beti, GRtik hurbil joaten ahalegintzen.

Esekidurarik gabeko txirringa batekin egin ahal da, baina aurreko esekidura gomendatzen dut.

Informazio ofiziala, GRa, hamen duzue: http://www.caminosnaturales.com/ebro/

Gpsik gabe egin genuen, baina GRko mapak baliogarriak dira, seinalizazioak hutz egiten duelako noizbehinka eta eguneko baldintzetara ibilbidea moldatu ahal izateko.

Orokorrean bideko ikurrei jaramon eginez ez dago galtzerik, baina ahal den guztietan hobe da galdetzea ea bidea zelan dagoen, urtero mendi eta ibaien baldintzat aldakorrak baitira, eta horrek baldintzatuko gaitu txirrindularekin igarotzea.

Etapa honetan:

Mendabian, bertokoek, 2013ko ekainean, aurreko hileko uholdeengatik ibai ondoko lurrak txarto zeudela esan eta errepidetik joateko gomendatu ziguten. Bidean aurrera egin ahala berriro GRra sartzeko aukerak daude.

Lodosara sartu baino lehen ur-parkean berriro hartu genuen GRa, eta ibai ondoko pasealekutik abiatu ginen, herriko plazan ortuko gauzak erosi eta gero. Sartagurako bidea atsegina da, tartean Zikoinak eta baratzeak ikusi genituen.

Sartagudako Ebroko zubian bi aukera dagoz jarraitzeko (gurutzatu herrirantz, edo heldutako ibai etzetik jarraitu): jarratu genuen aurrera baina seinalerik ez zegoenez eta bidea txarto zegoelako, tarte batean galdurik, atzera egin eta zubia gurutzatu genuen. Merezi izan zuen, bidea atondua zegoelako eta igeltsegunea ezagutu genuen begoratoki ederrarako bidean. Hori bai,aldapa gogorra duzue bidean, motza, baina ezin igotzekoa txirrindula gainean.

Goian, ikuspegi ederrak Errioxa eta Nafarroarantz, San Adrianerako bidean. San Adriango zatia ondo dago, baina handik aurrera, 2013 urte honetan bidea txikituta, errepidera jo genuen berriz Milagroraino, non Ebro eta Aragon ibaiek bat egiten duten. Aurrerantzean ibarbasoak eta ortuak inguraturik bidea lasaia da, Castejon aldera heldu arte. Bertan bidea, euste-bidea, iraganezina baita. Gainera, autobidean galtzen da eta bidea apurtuta zegoen.

Argedaseraino jarritu genuen bidea baina han, seinalizazioa berriz galduta, herriraino heldu eta errepidea hartu, traktorentzako bidetik lasai-lasai Tuteraraino, arrozadi eta Bardeak ikusgai.

Vis mere external

Kommentarer

    Du kan eller denne rute